Bielsako edo Forquetako mendi-lepoaren hego-ekialdean dagoen gailur honek gandor luzea du. Bielsako tuneletik atera ginen beste plan batekin, baina Forquetako mendi-lepoaren ondoan ipar korredoreak (250m, 45-50º, PD) erakarrita, zuzen joan ginen zer zetorkigun jakin gabe. Sorpresa polita.