Asier Aranzabal

Profesor Titular de Universidad en UPV/EHU

KVERKFJÖLL: Izotz azpiko sumendia

Pyrenaica (2021) 283, 50-57

Hartu ezazu munduko atlas geografiko bat eta aztertu ezazu Ozeano Atlantikoaren orria. Ozeanoaren erdigunean, hego polotik ipar polora luzatzen den orbain geologikoa aurkituko duzu. Faila erraldoi horri ozeano-gandorra deritzo eta plaken tektonikak sortua da. Itsas gainazalaren azpian, 3000 – 5000 metroko sakoneran dago, eta bertatik magma kanporatzen da 10 km-ko zabalera duen bailara abisala sortuz. Urtero, 3 cm zabaltzen omen da plakak elkarrengandik bananduz. Itsas azpiko orbain luze hau Zirkulu Polar Artikoaren mugan kanporatzen da bakarrik, Islandiako uhartean hain zuzen. Ondorioz, 200 bat sumendi sortu dira, gainazalaren %11 izotzak estaltzen duen lurralde honetan. Munduan beste inon ez dira glaziarren eta sumendien indar kontrajarriak batera ageri. Naturaren bi mutur hauen talka Kverkfjöll mendilerroan ikus eta sentitu daiteke ezin hobeto. Mendi multzo hau Vatnajökull, Europako glaziarrik handienaren ipar muturrean kokaturik dago eta Islandiako hirugarren mendilerrorik handiena da (1944 m). Baina berezitasunik handiena 400 metroko izotz geruzaren azpian bi galdara bolkaniko oso bero eta erraldoiak dituela da, eta horregatik berebiziko paisaiak aurkitu ditugu izotzean bertan: laku geotermikoak, urdin koloreko izotz-kobak, fumarolak etab. Gainera, Kverk lepo malkartsuak (1700 m) bitan zatitzen du mendilerroa eta bertatik Kverkjökull izotz-mihia jariatzen zaio 900 metrotara dagoen iparraldeko goi-lautadaraino, non muturreko morrena eta glaziar- eta ibai-hondar zabalak tartekatzen baitiren.

https://pyrenaica.com/wp-content/uploads/aldizkariak/283/artikulua_5934.pdf

últimos artículos

Suscríbete a mi blog

* Requerido