Asier Aranzabal

Profesor Titular de Universidad en UPV/EHU

Amarnath Yatra: Kaxmirren erromes Shivaren bideari jarraikiz 

Pyrenaica (2010) 240, 186 – 195

PYRENAICA ARTIKULUAK SARIAK XXVII. EDIZIOA – XXVII PREMIOS PYRENAICA ARTÍCULOS MONTAÑA: Bigarren Saria – Segundo Premio

Irudimenerako gaitasun bereziari esker, mendi hauen inguruan kondaira misteriotsu ugari sortu izan ditu gizakiak, denborarekin sinesmen bihurtu diren arte. Gaur egun oraindik, Himalayaren inguruko herrialdeetako biztanleek bertan jainkoak bizi direla uste dute. Lekurik sakratuena Tibeteko Kailash mendia da. Bertan bizi dira jainisten eta Bon erlijioaren jarraitzaileen jainkoak, baita budisten Buddha Demchok santua ere. Hinduistentzat Shivaren bizitoki nagusi eta iraunkorra den arren, leku askotan ager daiteke itxura desberdinarekin, adibidez, Kaxmirko Amarnath zein Nepalgo Gupteshwor Mahadev haitzuloetan hiru metroko ur-jauzi izoztu gisa, edota Machapuchare mendi tontor gisa. Hinduisten Ama Ganga (Ganges ibaia) jainkoa ere Himalayan sortzen da, Gangotri glaziarrean hain zuzen, eta honen ondoan dagoen Shivling mendia Shiva jainkoaren emankortasunaren adierazle da. Kailash mendiaren ondoko Manasarovar aintzira ere sakratua da budistentzat nahiz hinduistentzat. Ez jainkoek bakarrik, ermitau hinduista askok ere bizitzaren zati bat Himalayako aintzira eta glaziarren ondoan bizi dute meditazioa eginez, espirituaren jakituria osoa ikasi eta gorputzarekiko loturak gainditzeko asmoz, jainkoak balira bezala. Gainontzeko fededunak urtero leku sakratu hauetara datoz beren jainkoekiko loturak indartu eta bizitzari aurre egiteko barne energ ia berritzera. Oraingo honetan guk Himalaya ezagutzeko aukeratu dugun bidea, bertako gizon eta emakumeen sinesmenek eraikitako bidea da: gune sakratuetara daraman erromesbidea. Bide honi sanskritoz yatra deritzo eta erromesak egiten duenari yatri.

EL Himalaya es el macizo montañoso de Asia que reúne las cimas más elevadas del planeta. Para quienes vivimos en los países industrializados de Occidente, suele ser destino para la práctica de actividades y deportes de aventura y riesgo. Sin embargo, para los habitantes de los valles del Himalaya es la morada de los dioses. Y a fin de reafirmar sus creencias en estos dioses, cada año millares de fieles vienen a realizar su peregrinación o yatra por tortuosas sendas entre montañas. De la mano de Mila y Asier, venimos a conocer con este nuevo recorrido, no ya el habitual Himalaya repleto de cumbres amenazantes y sobrecogedoras, sino el escenario en que los creyentes hinduistas anualmente siguen la senda del yatra hasta la cueva sagrada de Amarnath por las tierras de Cachemira (Kaxmir). 

https://pyrenaica.com/wp-content/uploads/hemeroteka/240/pdf/pyrenaica_240_44.pdf

últimos artículos

Suscríbete a mi blog

* Requerido