Asier Aranzabal

Profesor Titular de Universidad en UPV/EHU

Gamifikazioa, Puzzle eta Gela Iraulia ikasgelan prozesuen diseinurako heuristikak zer diren eta zertarako balio duten ikasteko.

Bideo honetan, ikasgela barruko ikaskuntza aktibo eta kooperatiboko saio bat erakusten da, eskola magistral tipikoaren alternatiba gisa. Taldeen arteko lehiaketa gisa aurkezten da. Bertan, industriako kasu erreletan diseinu-heuristikak identifikatu behar dituzte. Helburua, haien prozesua diseinatzeko heuristiken erabilgarritasunaz jabe izatea da.

Taldekide bakoitzak (5 ikasle) irakurri eta ulertzen ditu, bakarka eta ikasgelatik kanpo, testuliburuan aurkezten diren 50 heuristiketatik 10 heuristikoren esanahia eta irismena. Modu honetan, bakoitzak bere ezagutzaren zati bat du. Puzzlearen teknikak taldekideen arteko interdependentzia positiboa eskatzen du, eta kide guztien erantzukizun indibiduala azken helburua lortzeko: lehiaketa irabaztea.

últimos artículos

Suscríbete a mi blog

* Requerido