Seguruenik bidaiatzeko modurik atsegingarriena, zaldi gainean naturarekin bat egitea da. Tamalez, asfaltoaren zibilizazioan, abenturarako hezi gabeko zaldi bideak nekez aurki daitezke.
Zorionez, planetan badira oraindik hezi eta mugarik gabeko lur-eremuak, Saharako basamortua eta Mongoliako estepa adibidez. Bertan nomadak baino ez dira bizi, zaldi gainean trostan nahiz trapaladan, begirada infinituan jarrita, Lawrence de Arabia eta Genghis Kan bailira, bidaiatzen dutelarik.
Ikus-entzunezko honek zaldi gainean egindako bi bidai biltzen ditu: Bata, Sahara basamortuaren iparraldean, Tunis herrialdean. Arabiar zaldi ederren gainean, Nomada beduinoen bideak jarraikiz, harearen gozotasunaz eta dunen itxura leunaz gozatuko dugu.
Bigarrena, Mongoliako lurraldetan. Bertako zaldi txiki baina indartsuen gainean, iparraldeko estepak eta taigak (baso boreala) zeharkatuz, elur-oreinen abeltzainak diren Tsaatan tribua ezagutuko dugu. Herrialdearen mendebaldean, zalditik jaitsi eta Altai mendietako Kazajoen lurraldean barneratuko gara oinez, arranoekin ehizan nola aritzen diren ezagutzeko eta Potani glaziarrean Malchin mendia (4037 m) igotzeko.